Inaugurazioa gaur eguerdian izan da.Zumarragako alkatea, udal gobernuko kideak, oposizioaren ordezkariak,udal arkitektoa, Artzamendi enpresa eraikitzaileko lanen arduraduna,Zumarragako bake epailea eta Jasokundearen Andre Mari parrokiakoparrokoa izan dira bertan, besteak beste. Trikiti doinuekinElizkaleko plazako girotu dute Migel Urteagak eta bere ilobak.Guztiekin batera bizilagun bat baino gehiago egon da inaugurazioan.
Mikel Serrano alkateak hitza hartu duegindako lanen berri emateko. Lanek urte eta erdi iraun dutelazehaztu du, Proiektuaren aurrekontua 279.000 eurokoa izan delaadierazi du, eta Eusko Jaurlaritzako bi diru laguntza jaso dituztelagehitu du; Merkagune programatik 75.000 euro eta irisgarritasunarekinlotutako 33.000 euroko beste diru laguntza bat.
Mesedeetako lekaimeen elizatikElizkalerako norabidean dagoen aparkalekuan aldaketak egingodituztela ere esan du alkateak. Aurrerantzean, baterian zeiharkaaparkatu beharko dira autoak. Hiruzpalau toki kendu dituztela erantsidu, lur azpiko edukiontziak ipintzeko. Lanak amaitzeko azken ukituakfalta direla adierazi du alkateak. Jarraian, Pedro Laskurainparrokoak otoitz egin eta plaza bedeinkatu du.
Bihar, Elizkaleko bizilagunen lanen gaineko iritziakGoierriko Hitzan