Atzo abiarazi zuten prozesu partehartzailea, herritarren, eragileen eta enpresen parte hartzearekinzonalde honetarako aukera ezberdinak planteatzeko eta aztertzeko.Udal gobernuak adierazi duenez, «eraikin zaharrak bota eta zonaldeindustrial edo bizitzeko gune berriak sortzearen garaiak amaitudira». Egungo egoera sozioekonomikoari erreparatuta «ondareindustrialek, bere memoria industriala aintzat hartuta, bere baitanbalioa dute, are gehiago horiek edukiz janzten badira», gaineratudute.
Udalaren iritziz, Urretxuk bere garapenesparrua zabaltzeko duen gune bakarrenetakoa da Irimo. Horrekinlotuta adierazi du, bizitokia eta aktibazio ekonomikoaz gain «herrihonetako beharrak ere badira, kultur sorlekua eta biziberritzekoproiektuetan inbertitzea». Irimoko guneak aukera asko eskaintzendituela diote, eta horiek zehazteko beharrezkotzat jo duteherritarren iritzia zein den entzutea.
Prozesu parte hartzailea
Prozesu parte hartzailea atzo jarrizuten abian horretarako, hiru fasetan banatuta. Lehen fase honetanIrimoko jabeek, aktiboan dauden hiru enpresek, Egumendik, Usabiagak,eta Alkorta y Ciak, ArcerlorMittalek, alderdi politiko guztietakoordezkari batek, Zumarragako Udalak, eragile sozialek, kulturalek etaekonomikoek, garapen iraunkorreko filosofia txertatzeko eragileek–ekologia, energia efizientea, ekofeminismoa, nekazaritza–,Aparizio eta Pagoeta auzoetako bizilagunek, UGLE Urola GaraikoLanbide Eskolak eta UGGASA Urola garaiko garapen agentziak hartukodute parte.
Prozesu honetan zebiltzala Europanizeneko lehiaketarekin egin dute topo. Bertako antolatzaileekinizandako harremanak «interes berezia» piztu dute Europa mailakoaditu ezberdinen aldetik eta martxan jarritako proiektuari bultzadaemango diotelakoan daude. Lehenengo fasean parte hartuko duteneragileei elkarrizketak egingo dizkiete atzo eta gaur. Bigarren fasebatean hitzaldi formatiboak egingo dituzte, eta hirugarren batean,tailerrak. Gero, maiatzetik aurrera, behin taldeak egonkortuta,herritar guztiei irekiko zaizkie parte hartzeko ateak.
Lehenengo urratsak
Parte hartze prozesua behin hasita,aurkezpena eta hitzaldi sorta antolatu dute gaur arratsalderako.Lehen ideiak eta begirada ezberdinak mahai gainean jartzea da gaurkoekintzaren helburua. Udaletxeko ordezkariez gain, arratsaldekoaurkezpenean hainbat adituk ere hartuko dute parte. Hirigintzaz,industria eraikinak birsortzeaz, arkitekturaz eta beste hainbat gairiburuz arituko dira 18:00etan hasi eta 20:30 bitartean. MonoD eta Tokienpresak izango dira proiektua koordinatzeaz arduratuko direnak.Gainerakoan, bildutako informazio guztia irimoph.blogspot.com.esblogean jarriko dute ikusgai.