Mariaje Arratibel Antxiñako Amatxistulari taldeko kidea da. Lehenengo kontzertua antolatzeko grinanola sortu zen azaldu du: «Bere garaian iruditu zitzaigun gureherrian ere horrelako ekitaldi bat ez legokeela soberan, eta herriarigure lana erakutsi nahi geniola».
Txistulari taldekoak hiruzpalau hilabetetan buru-belarri jardun dute kontzerturako partiturak aukeratzen, moldatzen eta lantzen. Santa Isabel eguneko erromeriarekin batera, urteko ekintzarik nagusiena da Antxiñako Ama txistulari taldekoentzat, «kontzertu honek ilusioa sortzen du taldean, baita gauza berriak egiteko aukera ere». Hala ere, «ez ditugu iganderoko kalejirak ahaztu behar», dio Arratibelek.
Musikariak, abeslariak eta dantzariak
Garikoitz Mendizabal (txistua)
Xabier Zabala (eskusoinua)
Arantzazu Mujika (bibolina)
Mikel Urretagoiena (perkusioa)
Maddi Martin eta Aitor Garitano(abeslariak)
Sekundino Esnaola musika eskolakoabesbatza
Zuhaitzaren soinua kolektiboa (txalaparta)
Jesus Mari Domingez eta Angel Uli(txalaparta)
Goiargi abesbatza
Irrintzi dantza taldea
Lurra dantza taldea
Gorosbel metal boskotea