Jose Antonio Zabaleta gudariari(Urretxu 1915-Derio 1937) eta haren senitartekoei omenaldia egin dioEusko Alderdi Jeltzaleak hil zutela 75 urte bete diren egunean.Zabaleta Urretxun jaio zen eta 7 urte inguru zituela ZumarragakoElizkalera aldatu zen. Francisca Zabaleta, gudariaren arrebagazteena, herenegungo ekitaldian izan zen, baita Jesus Mari Garraldaharen semea ere. «Amaren buruak ez du gaur bertan egindakoagogoratzen; baina anaia ez du ahaztu, ederki gorde ditu harenkontuak». Francisco Zabaleta Derioko (Bizkaia) hilerrian fusilatuzuten 1937an, Ormaiztegin komunikazioak moztu izana leporatuta.
Sanferminak
Badago beste pasarte bat sarraskitik,minetatik eta amorrutik libre geratu dena. Urteek ez dute Jakarenakordua ahitu, eta laguna fusilatu zutela kontatzeaz batera, lerrobatzuk lehenago eta geroago ere, Jakak Iruñeako San Fermin haiei,36ko uztailekoei, tokia gorde zien bere idatzietan.
«Amatxori» ezer ere esan gabe kamioibatean joan ziren Iruñeara San Fermin jaietako entzierroa ikusteraeta parrandaz gozatzera. Biharamunean autobusez iritsi zirenZumarragara, lepotik zintzilik Corellako (Nafarroa)baratxuri-txirikorda bana ekarri zuten, bakoitzaren amaren aurreanfesta ezkutatze aldera. Batak ez besteak ez zekien 36ko gerrak egungutxiren buruan eztanda egingo ziela.
Bihar lehenengo eta bigarrenparagrafoaren artean falta diren gudariaren biografiarenzertzeladak, Goierriko Hitzan