Azokaren oinarria, «etxean pilatzendiren eta erabiltzen ez ditugun jostailu horiei berriz erabilpenaematea» da, Demelsa Gomez kale hezitzaileak argitu duenez. Egoeraonean dauden eta jolasteko beharrezkoa den material guztia dutenjostailuak azokara eramatea da, bertan parte hartu ahal izateko betebeharreko baldintza bakarra. «Jostailu baten truke beste batjasotzeko aukera egongo da, eraman denaren kalitatea eta batazbesteko prezioa zein den kontutan hartu gabe», zehaztu du EstitxuMatias kale hezitzaileak.
Jostailuak hartzerako orduan guztieiaukera berdinak eman nahi zaizkie, «Gabon hauetan haur guztiekjostailu bat izan dezaten». Izan ere, gero eta gehiago dirazailtasunak dituzten familiak, hori horrela, «azokan soberangeratzen diren jostailuak familia hauentzako gordeko dira edo bestelaCaritas bezalako erakundeetara bideratuko dira», gaineratu duGomezek.
Urretxuko Gernikako Arbola plazanjarriko dute azoka 17:00etatik 19:30era. Ostiralean, Santo Tomasegunarekin bat egingo dute eta azokak iraun bitartean txorizopintxoak ere banatuko dituzte.