Atzoko osoko bilkurak luze jo zuen.Arratsaldeko zazpietan ekin zioten eta gaueko hamarrak eta erdianamaitu zen «urteko udalbatzar garrantzitsuena» Mikel Serrano alkatesozialistaren eta Iñigo Peñagarikano bozeramaile jeltzalearenarabera.
Serranok datorren urterako aurrekontuak«legealdi amaieraraino eusteko egin ditugu», esan zuen, «aregehiago, inbertsioak egiteko aukera izateko pentsatuta daude».Gizarte zerbitzuetako diru saila murriztu badute ere, «murrizketahoriek behar gehien dituzten herritarren eskaerekin ez dute talkarikegingo».
Bi dira murrizketetatik kanpo geratudiren sailak. Lan publikoei dagokienez, «murrizketak egitea zaila daarlo horretan», dio kontu-hartzaileak, «edozein herritarraribezala, udalarentzat ere gora egin dute BEZ zerga zein ura edo argiabezalako hornidurak». Edozein modutan, sail honetako aurrekontuenigoera %2,68 da. Ogasun arloan egindako igoera ere oso txikia da,%0,45, eta aurrez eskatutako kreditu baten amortizazioarekinhasierarekin lotuta dago. Udalak, bestalde, 545.000 euroko kredituaeskatuko duela iragarri dute.
Bestela, sail guztiei murrizketakezarri dizkie udal gobernuak. Kontu-hartzailearen arabera,«ordenantza fiskalei ezarritako igoerak aurrekontuetan malguagoakizateko aukera eman digu». Izan ere, udalak izango dituen sarrerak%9,80 jaitsiko dira iazko sarrerekin alderatuta. Hori dela eta,aurrekontuetan gastuak %10 inguru jaitsi dituzte.
Alderdiko bozeramaileen adierazpenak
Osoko bilkurak luze jo bazuen ere,alderdi guztiek egindako ekarpenak ez ziren oso mamitsuak izan.Serranok bigarren agintaldia hasi zueneko diskurtsoa hartu zutenjeltzaleek eta egindako promesak ez dituela bete egotzi zioten.Garrantzia berezia eman zioten industria garapenari, eta udalgobernuaren esfortzua txikia dela esan zuten. Aurrekontuek Antiokointerpretazio zentroak 2013an sortuko dituen gastu bat ere ez ezdutela hartzen azpimarratu zuten. «Turismoaren sektorea lanpostuaksortzeko lehentasunezko apustua izatea hutsegitea da».
Xabier Barriola Bildu koaliziokobozeramaileak aurrekontuak «kontserbadoreak» direla esan zuen,«udalaren egoera ekonomikoa ona izanda, arrisku gehiago harzitezkeen». PPko zinegotziaren jarduna inoiz baino luzeagoa izan zenlaburra izanda ere, eta sozialistek osatutako aurrekontuekin batdatorrela «erabat» adierazi zuen. Fernando Fariñas bozeramailesozialistak «zumarragarrak ordezkatzen dituzten politikoez harroegoteko moduko aurrekontuak aurkeztu ditugu» esanez amaitu zuen beretxanda.
Bihar Goierriko Hitzan aurrekontuakzenbakietan, batzordez-batzorde