Legazpi, Urretxu, Gabiria,Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi eta Zumarragako artisauak bilduko dituferiak. Moda, gozogintza, ilustrazioak, egur taila, larrua, zumea,feltroa, kapelak, xaboiak, sendabelarrak, danborrak, danbolinak,gazta, abarkak, zeramika piezak, abanikoak eta abar aurki ahal izangodirela aurreratu du Maider Uli antolatzaileak.
«Aste honetan bilera egin dugu, etaegia esateko poz-pozik gaude horrenbeste artisau batu delako», esandu Urretxuko eta Zumarragako hainbat artisaurekin batera azokaantolatu duen zumarragarrak. Artista guztiek feria antolatzeko berenekarpena egin dute eta Zumarragako Udalak azpiegiturak utziko dizkiebakoitzak bere postua izan dezan.
«Denon artean egiten ari garaantolaketa lanak. Noski, musu truk ari gara, eta pozik gainerahorrelako ekintza bat egiteko aukera dugulako».Haurrentzakojarduerak ere izango dira. Aurpegiak margotzeko txokoa egongo da,baita txapak egiteko gunea ere. Txalapartak eta trikitiak azokagirotuko dute.