Jaiotza eta krisma lehiaketaraaurkeztutako lanak eskolan bertan erakusten dituzte lehenengoikasleek, irakasleek eta gurasoek ikus ditzaten. Gero, ZumarragakoZelai Arizti kultur etxera eramaten dituzte eta han ipintzen dituzteikusgai, «herritar guztiek ikus ditzaten». La Salleko ikasleenlanak kultur etxeko areto nagusian daude; erakusketa urtarrilaren 6raarte zabalik egongo da.
Lehen hezkuntzako bosgarren mailatikhasi eta DBHko bigarren mailara arteko ikasleek parte hartzen dutejaiotza lehiaketan, «ez ditugu behartzen, nahi dutenek soilik partehartzen dute», dio zuzendariak. Lanak bakarka edo taldeka eginditzakete, eta ezinbesteko baldintza izan gabe, birziklatutakomaterialen erabilpena baloratzen dute sariak ematerakoan. «Aurten,oro har, oso material merkeak erabili dituzte; batez ere, sukaldekoelementuak berrerabili dituzte».
Materialez harago, irudimena dutelehengai nagusi. Jaiotzetan biniloak, buelta emandako loreontziak,bizkotxoak, botila nanoak eta beste hamaika objektu ikus daitezkeenarren, La Salleko irakasleak beti harritzen dira. «Dagoeneko denaikusi dugula uste dugunean, konbinazioak eta materialak erabatberritzen dituzte», azaldu du zuzendariak.
Jaiotza rockeroa
Lehenengo saria eramanduen jaiotzan San Jose, Ama Birjina eta haurtxoa rockeroz jantzidituzte; haurtxoa bateria jotzaile bihurtu dute.Janire, Iñaki, Jone eta Sheila diraegileen izenak eta jaiotzak «modernizatu» nahi zituztela diote.Elkarte batean bildu dira jaiotza egiteko, eta nahiz eta gurasoenlaguntza jaso duten, «ez diegu gure erabakiak baldintzatzen utzi».Laguntza, halere, estimatu dute, baita gurasoekin elkarlaneanaritzeko aukera ere. Jaiotza osatzeko materialak berrerabili dituzte,«horrela ez dugulako mundua kutsatzen».
Maddalen eta Maria basora joan zirenjaiotza egiteko material bila. Han aurkitutako zerekin egin zutenjaiotzan dauden txabolatxoa eta pertsonaiak. Mariaren etxean egindute jaiotza, eta gurasoei ideiak onartu dizkiete, iradokizunak erebai. Agurtzaneren amonak loreontzi andana du bere etxean. Haiekinzerbait egitea otu, eta Laurarekin batera loreontziekin osatu duAgurtzanek jaiotza. Jonek, bere aldetik, teleferikoan jarri dituerrege magoak, eta aitaren tailerrean soldatu ditu eski estazioaegiteko behar izan dituen piezak; horrela osatu du bere jaiotza.Guztiek irabazi dituzte sariak eta bakoitzak bere etxetik eskolaraeraman du egindako eskulana, ohikoa ez den alderantzizko bidean.