![](https://www.otamotz.eus/site/files/2013/04/sutaiz.jpg)
P { margin-bottom: 0.21cm; }Goizean suhiltzaileek, ertzainek zein udaltzaingoek Aizpuru baserri azpian sutea zegoela esateko deiak jaso dituzte. Bertaratu egin dira guztiak, eta sutea Aizpuruko nagusiak sutea kontrolpean zuela ikusi dute, nahiz eta lagun bakarrak kontrolatzeko erre duen eremua handiegia izan den. Belarrak erretzeko baimena zuen baserritarrak. Baimen hauek ez dituzte egunero ematen, atzo, esate baterako, ezin zen belarrik erre mendietan.
Ikusi Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa: