P { margin-bottom: 0.21cm; }
Antzezlan dibertigarri baten bila zebiltzan, eta Miguel Mihuraren Maribel y la extraña familia obra aukeratu dute oraingoan Arco Iris antzerki taldeko aktore afizionatuek. Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko gurasoek eta guraso ohiek osatzen dute taldea. Etzi, bi saio egingo dituzte Zelai Arizti aretoan; lehenengoa 19:00etan eta bigarrena 22:00etan.
Sarrerekin biltzen duten dirua, urtero bezala, gobernuz kanpoko erakunde bati emango diote. Togoko (Afrika) sabanan prestakuntza zentro bat eraikitzen laguntzeko izango da, hain zuzen.
Sarrera: 5 euro eta 18 urtetik beherakoek 3 euro