2013ko diru laguntzen oinarrienhelburua “herrian dauden zenbait balio sustatzea” dela esan duOihane Zabaleta alkateak. Oinarri hauen barruan daude, alor sozial,kultura, euskara, berdintasuna eta kirola talde eta elkarteak.Lankidetza eta garapen proiektuak “beste lerro batzuetatik”finantzatzen direla azaldu du Zabaletak, baita alor guztietan “iazkodiru partida berdinak” mantendu direla ere. Oinarri hauek onartuaurretik, Sustapen Soziala, Euskara eta Kultura eta Hezkuntza etaKirola sailetako zinegotziek laguntzak banatzeko xehetasunak azalduzizkien udalbatzari.
Jon Altolagirre Sustapen Sozialekozinegotziak esan zuenez, alor honetan “bost diru laguntza lerro”aztertu dituzte.
- Drogodependentzia egoeran dauden bidaiei aurre egiteko diru laguntzak.
- Tasen salbuespenerako laguntzak.
- Euren bizilekuetatik urrun dauden presoen senideei laguntzak.
- Talde eta eragile sozialei eman beharreko laguntzak.
- Nazioarteko lankidetzarako laguntzak.
Azkeneko bi alorretan aldaketak sartu,batez ere, herriko eta eskualdeko talde eta eragileen jardunahobesteko. Nazioarteko lankidetzarako laguntzetara 40.000 eurobideratu dituzte, “iaz baino zerbait gehiago”. Alor honen baitan,erakundeetara bideratzen den laguntza dago batetik, borondatezkolankide moduan doazen herritarrei laguntza, bestetik; eta emergentziaegoeretara bideratutakoa amaitzeko. Hortik partidaren %80 bideratukoda erakundeetara eta %10na borondateko langile eta emergentziazkoegoeretara.
Kultura eta Euskara alorrerabideratutako diru laguntzen berri eman zuen Aitor Otegi zinegotziak.Iazko diru laguntzak mantendu egin direla eta kopuruak berdinakizango direla jakinarazi zuen Otegik, orotara “100.700 euroko dirupartida” dagoela azpimarratuz. Talde eta elkarteei ematen zaiendiru laguntzaz gain, lan ildo ezberdinak nabarmendu zituen:
- Film laburretarako eta bideoklipetarako laguntzak: 1.800 euro bideratu dira, lan bakoitzeko kostuaren %75 finantzatuko da, gehienez, 600 euro.
- Tabernetan euskaraz ekintzak sustatzea: 4.500 euro bideratuko dira eta kostu osoaren %75 finantzatuko da, gehienez 450 euro.
- Euskara: batetik, barnetegietara eta euskaltegietara euskara ikastera doazen ikasleei zuzendutako laguntzak daude. 2.500 euroko partida dago, eta matrikularen %50 finantzatzen da. Bestetik, komertzioetako errotuluak, irudi korporatiboa eta web guneak euskaratzera bideratutako laguntzetarako 1.500 euro daude. Errotulu eta irudi korporatiboaren kasuan %50 finantzatuko da, gehienez 300 euro, eta web guneen kasuan ere %50 finantzatuko den arren, gehienez 500 euro emango ditu udalak.
Jorge Andueza
Pitu zinegotziakazaldu zituen amaitzeko, Hekuntza eta Kirol alorreko xehetasunak.Hezkuntzan, Zumarragako udalarekin batera, diru laguntza honekeskolaz kanpoko jarduerak sustatzea duela helburu azaldu zuen, aurtenguztira “27.705 euroko partida” dagoela zehaztuz. Kirol arloaridagokionez, aldiz bi lan lerro bereizi zituen. Batetik kirol taldeeta erakundeentzako 44.800 euro bideratuko dira, eta bestetik 18.000euro egongo dira kirol jarduera berezietarako. Diru laguntza programa hau arautuko dituzten oinarriak alderdi guztien aldeko botoarekin onartu dituzte, besteak beste.