Inguruko sendabelarren bilduma ikusgaijarri du Fermin Goenagak (Zumarraga, 1957). Gehienak Zumarragako etaUrretxuko mendietan jaso ditu, baina Lizarra (Nafarroa) aldean jasodituenik ere badago. P { margin-bottom: 0.21cm; }
Zer ikusi ahal da erakusketan?
Landare bakoitzaren argazkia, landarealehortuta eta euskarazko, gaztelaniazko zein izen botanikoa. Azpianlandare bakoitza non aurki daitekeen, zertarako erabiltzen den etazein gaixotasun senda ditzakeen ipini dut. Hiztegi botaniko bat erebadago, ikusle guztien eskura.
Landare bakoitzaren inguruko ipuina,olerkia edo pasadizoa ere batu duzu, ezta? Adibide bat jarriko alzenuke?
Gaztelaniazko itzulpen zehatza eginda,ez nazazu ahaztu izeneko landarearen istorioa gehitu dut. Diotenez,jainkoak mundua sortu zuenean den guztiari izena jarri zion, bainalandare honekin ahaztu egin zen. Landareak behin eta berriro «eznazazu ahaztu» esan zion jainkoari eta hark, azkenean, izen horijarri zion.
Sendabelarrek gaixotasunak sendatzekodituzten gaitasunak nabarmendu dituzu. Hala ere, toxikoak direnak erebadaude.
Esate baterako, estramonioa; ipini duterakusketan, zenbateraino den arriskutsua agerian utzi nahi izan dut.Bestalde, landare batek zenbat gaixotasun sendatzeko balio duen nahizeritasun jakin bat zenbat landarek senda dezaketen gehitu dut;informazioa bi modutara eman nahi izan dut.
Neurri batean, egunero berrituko duzuerakusketa, ala?
Bai, egunero belar freskoak ekarrikoditut. Sorpresa bat ere prestatu dut ikusleentzat: egunerosendabelarrekin egindako ongietorri koktela eskaintzen ari naizerakusketa aretoan.
Ikastaroak egin dituzu sendabelarreninguruan.
Bai, Zumarragan egin ditut, eta orainLasarten zein Donostian ere ari naiz. Lan horrek liburu bat osatzeraanimatu nau, eta 26 landareri buruzko informazio ugaria bildu dut 280orrialdeetan. Erleen eta landareen arteko harremanaz aritzerakoan,Aikur erle museokoen laguntza asko estimatu dut.
Aspaldiko zaletasuna al duzu?
Lan hau guztia etxean gordetzeapenagarria egiten zitzaidan. Nik ez dut sekreturik, dakitenazabaltzeko gogoa baizik.