P { margin-bottom: 0.21cm; }
Urretxu-Zumarraga Ibiltzea osasuntsua delako Urretxuko eta Zumarragako udalek, Goierriko Osasun Erakunde Integratuarekin eta Gipuzkoako Osasun Publikoaren teknikariekin batera, Ttipi Etapa egitasmoa antolatu dute. Ez dira horiek, halere, egitasmo honen protagonistak; izan ere, 64 urtetik gorakoei zuzendutako ekintza bat da, eta haiek buru-belarri aritu dira antolaketa lanetan. Paseatzeko aukerak biderkatuko dizkie Ttipi Etapak adinekoei, horrezaz gain taldean paseatzeko parada emango die.
Informazio gehiago eskura bihar Goierriko Hitzan, baita Urretxuko zein Zumarragako udaletako webguneetan.