P { margin-bottom: 0.21cm; }Musti taldea sortu zutela 10 urte beteko dira egunotan. Aurretik ere, asko ziren Urretxun eta Zumarragan Real futbol taldearen partidak ikustera joaten ziren jarraitzaileak; Donostiako zelaira nahiz kanpoko hamaika tokitara joaten ziren. «Betidanik lagunarte bat sortzeko gogoa izan genuen. Azkenean talde bat elkartu, eta lagunartea sortzeko urratsak ematea erabaki genuen», dio Eva Mauleon Musti taldeko kideak.
Taldearen izena argi izan zuten hasieratik, «Juan Mari Mujika Realeko jokalari izandako zumarragarraren izena jarri nahi izan genion; Musti ezizena erabilita, hain justu», jarraitu du Mauleonek. Mujikaren sendiarekin hitz egin eta gero, Musti taldea izena ipini zioten lagunarteari.
Urtemugaren harira ez dira gutxi antolatu dituzte ekintzak. Etzi, puzgarriak jarriko dituzte Zumarragako Euskadi plazan 17:00etatik 19:00etara; haurrek Realeko elastikoa jantzita eraman dezaten eskatu dute. Larunbatean bazkideen afaria egingo dute, eta Zubietara, Realak entrenamenduak egiten dituen zelaira, irteera egin nahi dute.
Musti taldekoek badute, halere, ospakizunak luzatzeko arrazoirik, «Realaren denboraldi hau itzela izaten ari da, eta horrek pozez beteta gauzka. Championsean izango garelakoan gaude, eta hori ere Realeko jarraitzaileekin ospatu nahi dugu».