Aurten, hamargarren edizioa beteko du argazki lehiaketak, eta aurkeztuko diren lanetan islatu beharreko gaia biodibertsitatea izango da. Lurrean bizi diren izaki, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen aniztasuna da biodibertsitatea. Ezinbesteko baldintza izango da baita, argazkiak Urola garaia bailaran ateratakoak izatea ere. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 24ra bitartean egongo da irekita. Lanak fokaturolagaria@uggasa.com helbidera bidali behar dira.
Epaimahaiak maiatzaren 31n emango du jakitera bere epaia, Urola Garaiko Garapen Agentzia Uggasako eta udaletako web guneetan. Guztira lau sari banatuko dituzte. Helduen arten —16 urtetik gorakoak— 300 euro, 200 euro eta 100 euroko hiru sari banatuko dituzte. Gazteen mailan —15 urtetik behera— 100 euroko sari bakarra. Sari banaketa ekainaren 5ean egingo da Legazpiko udaletxean. Informazio gehiagorako Uggasaren eta udalen web guneak bisitatu daitezke.