«Kapitalismoak sortutako egoera eutsiezin honetatik» sortu da Urretxuko eta Zumarragako Langileria taldea, Ernai eta Gazte Komunistak taldeek elkarlanean sortu dutena. Sistemak «gazteentzako prestatuta duen etorkizunari» aurre egiteko. Azken bost urteetan bi herriotan «langabezia bikoiztu izana, dirua banketxeak erreskatatzeko bideratzea edo eskubideen etengabeko urraketa» salatu dituzte. Gaur goizean Zumarragako BBVAn egin dute lehenengo protesta ekitaldia eta bihar prentsaurrekoa eskainiko dute taldea aurkezteko.