2009tik euskal sindikatuek deitutako seigarren greba izango da etzikoa. Greba orokorraren deialdia Euskal Herriko sindikatu gehienek egin dute –ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT–. Grebak krisi ekonomikoaren aurrean Gasteizko, Iruñeako zein Madrilgo gobernuen politikei kontra egiteko «modu bakarra borroka eta mobilizazioa» direla agerian utzi nahi du. Horrez gain, «urrunago joan eta alternatiba bat eraiki behar» dela diote sindikatuek, «lehen urratsa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna burutzea izango da».
Goierriko LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek grebarako deialdia egin dute gaur Zumarragan zein Beasainen eta, bide batez, dagoeneko greba egingo dutela segurtatu duten enpresen, erakundeen nahiz eskolen zerrenda eman dute. LABeko Josu Amenabarrek sindikatuaren Zumarragako egoitzan adierazi duenez, «asanbladak egin dituzte jada hainbat enpresatan eta greba egingo dutela erabaki dute. Beste askotan gaur eta bihar bilduko dira erabaki bat hartzeko».
Aitor Goenaga ELAko Goierriko arduradunak eskatzen duten gutunaren nondik norakoa azaldu du: «Aldarrikapenerako soilik izan beharrean, euskal jendarte guztiaren eta burutzen ari garen borroka denak batzeko lehen pausoa izango da». Greba egitea eraginkorra den itaunduta, Goenagak erantzun du: «Jakin badakigu gauzak ez direla goizetik gauera aldatzen, greba baten ondoren ez da egoera berehala aldatuko». Amenabarrek gehitu duenez, «hau borroka dinamika berri baten hasiera da».
Grebak zer nolako jarraipena izatea espero duten galdetuta, Xabier Olaizola Goierriko ELAko metal arloko arduradunak esan du: «Goierriko herriek beti erantzuten dute, greba deialdiekin bat egin dute goierritarrek».
Mobilizazioak
Goierri garaiko herrietan lehenengo hitzordua 05:30erako deitu dute, Legazpiko industrialdean bilduko dira informazio piketeak. Beasaingo anbulategian 05:00etan elkartuko dira. 11:30ean Donostiako Anoeta zelaitik abiatuko den manifestaziora joateko deia egin dute sindikatuetako ordezkariek, eta 18:00etan manifestazioak egongo dira: Urretxun Areizaga-Kalebarren plazatik aterako da, Legazpin eta Beasainen plazatik abiatuko dira.
Atxiki diren enpresa, eskola eta erakundeen zerrenda bihar Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.