Gurutze Fernandez (Urretxu, 1979) futbolariak Athleticen nesken lehenengo taldea uzteko erabakia hartu berri du, zazpi urte eta gero. Futbola uzteko unea iritsi zaiola uste du urretxuarrak, eta pozik dago hartutako erabakiarekin. Taldekideentzat eta klubarentzat esker oneko hitzak baino ez ditu, eta «oso oroitzapen onak» gordetzen dituela aitortu du.
Athleticen amaitu du bere ibilbidea, baina aurretik talde askotan ibilitakoa da urretxuarra. Urretxu-Zumarragako ikastolako Seirak taldean hasi zen futbolean, eta gero Eibar, Oiartzun, eta Levante taldeetan ere aritu da. Guztiak izan ditu gogoan agurraren unean.
Futbola uzteko erabakia hartzea zaila izan al da?
Urte batzuk baziren ideia hau buruan nerabilela. Jakitun izan naiz beti, noizbait erabaki hau hartu behar izango nuela. Azkenean, unea iritsi dela konturatu naiz. Fisikoak oraindik laguntzen didan sasoian uzten dut, ez nau futbolak ni utzi.
Noiz hasi zinen Athleticen?
Athleticen lehenengo mailako nesken taldea sortu eta bi urtera, 2003-2004 denboraldian hasi nintzen. Deitu zidaten unean Oiartzungo taldean nengoen. Poza handia izan zen, garai hartan ez zegoen lehenengo mailan beste euskal talderik. Nazional mailatik lehenengo mailara pasatzea salto handia izan zen niretzat.
Elkarrizketa osorik, bihar Goierriko Hitzan.