Lirain Jauregi artistak (Zumarraga, 1988)
libling teknika sortu du. Espraia, ura eta papera erabiltzen ditu. Teknika honekin topo egin zuen paper gainean margotzeko
marbling teknika txinatarrarekin saiatzen ari zenean. Txinatar teknikarekin asmatu ez bazuen ere, haren ordainez
libling-a sortu zuen. Orduz geroztik, esprai artean dabil, bere izenaren lehenengo silabaren eta
marbling izenaren bigarrenaren batuketari esker osatu duen
libling-ean sakontzen. Datorren igandera arte ikusgai dago Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan margotutako paperekin osatu duen instalazioa. Aretoa 60ko hamarkadako psikodelia gogora ekartzen duen kolore-haitzulo bihurtu du.
Bihar, Goierriko Hitzan Lirain Jauregiri elkarrizketa