Bihar, Urola Garaia Mankomunitateko Jabekuntza Eskolako tailerrei hasiera emango diete. Eskolak Zumarragako Euskadi plazan duen egoitzan Ba ote du generorik nire herriak? jardunaldia egingo dute gaur eta bihar arratsaldean. Oihane Zabaleta Mankomunitateko lehendakaria da, eta tailer honen nondik norakoa agertu du, «gure herrietako eraikuntzari buruzko gogoeta egin nahi dugu, beti ere, genero ikuspegia aintzat hartuta».
Ikastaroa mankomunitateko berdintasun sailetik bultzatutako proiektu zabalagoaren baitan dago. Proiektu honen bitartez, genero ikuspuntua Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko zein Ezkio-Itsasoko hirigintza sailetan txertatzeko helburua dute. Zabaletak Goierri garaiko emakumeak tailerrean parte hartzera gonbidatu ditu, «beren proposamenak eta ekarpenak jaso nahi ditugu».
Informazio gehiago eta azaro bitarteko ikastaroen zerrenda bihar, Goierriko Hitzan