XXIII. edizioa izango da aurtengoa eta beste urteetan ez bezala, hiru asteburutara mugatu dute aurten egitaraua.
Datorren igandean hasiko da Urretxun Udazkeneko Musika Zikloa. Aurtengoa hogeita hirugarren urtea izango da, eta beste urte batzuetan ez bezala, hiru asteburutara murriztu dute egitaraua, «dirua ere murriztu» egin delako Javier Arratibel Goiargi abesbatzako zuzendariak eta ekimenaren antolatzaileak esan duenez.
Zumaiako San Pedro abesbatzak irekiko du zikloa igandean, azaroaren 3an Ameriketako Estatu Batuetako Ecu Chambers Singers taldearen txanda izango da, eta ohi bezala Urretxuko eta Zumarragako Goiargi abesbatzak itxiko du zikloa, azaroaren 10ean. Urtero izaten da Urretxun Tolosako abesbatza lehiaketan parte hartzen duen talderen bat, hori da Ecu Chambers Singers-en kasua.
Emanaldi guztiak ohi bezala, Urretxuko Tourseko Martin Donearen elizan izango dira, 19:00etan hasita. Arratibelek herritarrak animatu nahi izan ditu ekimenean parte hartzera, izan ere «herrian antolatzen diren ekintzak herritarrei eskaintzeko antolatzen» dira.
Herriko eta kanpoko ikusleak
Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloak jende «asko» erakartzen du Arratibelen esanetan, eta Urretxutik eta Zumarragatik ez ezik «kanpotik ere jendea gerturatzen» dela gaineratu du. Adin tarte guztietako ikusleak biltzen dira Tourseko Martin Donearen elizan «gazteak ere bai, asko». Musika «ezberdina» ezagutzeko eta «igande arratsalde bat gozatzeko» aukera eskainiko du besteak beste, zikloak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.