Guztira 21 garagardo ezberdin izango dira aukeran; jatekoen artean aurten oilasko izterrak ere ba.
Ostegunean hasi eta igandera bitartean Garagardo Azoka antolatu du hamargarren urtez Urretxuko Lurra dantza taldeak Ederrena pilotalekuan. Aurreko urteetan baino egun bat gehiago egongo da irekita azoka «ostiralean jai dela eta ostegunetako pintxo potean jende asko ibiltzen dela aprobetxatuz» Leire Larrañaga dantza taldeko kideak esan duenez.
Aurten 21 garagardo ezberdin izango dira aukeran «horiak, beltzak eta gorriak», ohi bezala. Hala ere, aurreko urteetan aukeran ez zeuden «garagardo berri asko» sartu dituzte eskaintza berrian. Horien artean, «Iron Miden musika taldeak ekoizten duen bat». Alkoholik gabeko garagardoa ere izango da nahi duenarentzat.
Jatekoari dagokionez, ohiko ukondoa, saltxitxak eta sajoniar solomoaz gainera «oilasko hegoak eta oilako izterrak» ere izango dira berrikuntza moduan. Menuak 25 euroko prezioa izango du «iaz bezala, prezioak mantendu egin ditugu». Garagardo txartelak 3,80 eurotan salduko dituzte eta pitxarrak 1,50ean.
Lurra dantza taldeak 50 urte
Aurtengo berrikuntza handiena azoka ostegunean irekiko dela izango da. Urretxun pintxo pote eguna dela eta «azokan pintxoak eskainiko ditugu trago bakoitzarekin». Gainera, egun horretan garagardo erdiak eskatzeko aukera ere eskainiko dute. Azoka 18:30ean irekiko dute etzi, baita ostiralean ere, «larunbatean eta igandean berriz goiz eta arratsalde egongo da zabalik».
Urtero bezala zozketa ezberdinak egingo dituzte bertaratzen diren guztien artean. Gainera, hemendik bi urte barru Lurrak 50. urteurrena beteko duela eta «taldearen logoa duten kamisetak, jertseak, motxilak, ardo botilak eta kopak» jarriko dituzte salgai Ederrena pilotalekuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.