Iaztik martxan dagoen dantza afrikarreko klaseen osagarri izango da; bihar ate irekien jardunaldia izango da.
Perkusio afrikarra jotzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Urretxun. Iaztik martxan dagoen dantza afrikarreko klaseen osagarri izango da. Ostegunetan eskainiko dituzte oraindik zehazteke dagoen lekuan. Bihar, ate irekien jardunaldia egingo dute Lizeo azpiko lokalean, eta interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara erritmo afrikarrak zuzenean entzun eta nola jotzen diren ikustera.
Julio Ngovenek eskainiko du perkusio ikastaroa, baina ez da hau mozambiketarra Urretxun irakasle lanetan arituko den lehenengo aldia. Maite Arbonies bere ikasleetako batek kontatu duenez, Ngovene Donostian bizi da eta bertan talde batean jotzen du. Zumarragako jai batzuetan etorri zen lehenengoz «Irrintzi dantza taldeak antolatutako dantza jaialdira». Harreman horretatik sortu zen dantza afrikarreko klaseak ematen hasteko ideia. Irrintzikoen ikastaroa amaituta beste talde osatu eta iazko irailetik martxan da Urretxun dantza afrikarren beste dantza ikastaro bat.
Aurten, dantza saioez gain «perkusio afrikarra irakasteko aukera» zabaldu nahi dute, irakaslearen proposamenez. Helburua, perkusio afrikarraren oinarriak zabaltzea da, eta hala suertatzen bada «dantza egiteko musika zuzenean jokoko duen taldetxo bat eratzea». Dum-dum-ak eta djembe-ak dira erabiltzen diren danbor itxurako musika tresnak. Bihar, zuzenean ikusi eta probatzeko ate irekien jardunaldia antolatu dute, «18:00etatik 19:30era perkusio klaseena eta 19:30etik 21:00etara dantzarena». Interesa duten herritar guztiak animatu dituzte bertara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.