Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako euskara zerbitzuek zein elkarteek antolatutako kanpaina da
Goierri Goierri garaiko mankomunitateak merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina berezia egiten du urtero Zintzo Mintzo eta Zingi Zango euskara elkarteen lankidetzarekin. Lehiaketaren formatua erabili ohi dute. Aurten, lehiaketa azaroan jarriko dute martxan, baina merkatarien partaidetza ezinbestekoa dutenez, Urretxuko, Zumarragako zein Legazpiko merkatariei lehiaketan parte hartzeko orriak dendan jartzeko eskaera luzatu diete.
Orriak dendan zein ostalaritza establezimenduan izan nahi dituzten merkatariek Urretxuko edo Zumarragako euskara zerbitzuan izena eman behar dute urriaren 31 bitartean. «Merkatariei bezeroei eskaintzea baino ez diegu eskatzen», dio Jexux Mari Alberdi Urretxuko euskara teknikariak.
Merkatariek izena emateko bi bide dituzte. Urretxuko Udaleko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri telefonoz (943 03 80 88) edo e-postaz:
euskera.ur@urretxu.net. Edo Zumarragako Udaleko euskara zerbitzuaren bitartez: 943 72 91 53 edo
euskara@zumarraga.net.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide