Zumarragako VII. Pintxo Lehiaketa azaroaren 15ean eta 16an izango da
Azaroaren 5era arte irekita dago Zumarragako VII. Pintxo Lehiaketan izena emateko epea. Lehiaketan parte hartu nahi duten ostalaritza establezimenduek Zelai Arizti kultur etxera jo beharko dute izena emateko; hala tabernak nola jatetxeak. Telefonoz ere izena eman daiteke 943 72 91 54 telefonora deituta, baita e-postaz ere
kultura@zumarraga.net helbidera idatzita. Urriko kultur agendan epea urriaren 28an zabalduko dutela iragartzen badute ere, Zumarragako kultur zerbitzutik jakinarazi dutenez epea zabalik dago jada.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide