Gautena autismo elkarteko Goierriko egoitza inauguratu dute Zumarragan
Goierriko 60 familia ingururi zerbitzua ematen die jada; gaixoei zein senideei arreta eskaintzen diete
Autismoa duten pertsonak eta beren senideak biltzen dituen Gautena elkartearen egoitza ireki dute Zumarragan. Gaur inauguratu dute. Nafarroa plazan kokatu dute Zumarragako Udalak utzitako lokal batean, eta Goierriko 60 familia ingururi zerbitzua ematen die jada.
Javier Garcia Gautenako zuzendaritzako kidea eta gurasoa da. Garciak eskualde mailako egoitzak Gautenako zerbitzuak familiei hurbiltzen dizkiela azpimarratu zuen, baina egiteko dagoena gogoratu zuen: «Gure seme-alabek arreta beharko dute bizitza osoan, eta eskola ondorengo etapatik aurrera asko dago egiteko». Eguneko zentroak eta etxebizitzak aipatu zituen egiteko dauden horien artean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide