Jose Antonio Pagola teologoak hitzaldia egingo du bihar Zelai Ariztin
Eliza Kristauaren eginkizun premiazkoena Jesusen mezuan sustraitzea dela esango du teologiak, besteak beste
Jose Antonio Pagolak (Añorga-Gipuzkoa, 1937) Eliza Kristauak egun duen erronkarik handiena bere ustez zein den azalduko du bihar, 20:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Urretxuko Irimo pastoral barrutiak antolatu du hitzaldia. Barruti honek Urretxuko bi parrokiak eta Zumarragako Agiñagako zein Aizpurutxoko baselizak hartzen ditu. Pagolaren mezuan sakontzeko grinak bultzatuta antolatu dute gaurko hitzaldia. Pagolak Jesusen figura eta mezua izango ditu hizpide, egungo krisiarekin lotuko du mezu hori eta Francisco Aita Santuari buruzko hitz batzuk esango ditu.
Pagolari egindako elkarrizketa bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide