Ohiko egitura jarraituko du asteak, baina gauza berriak eskainiko ditu; azoka hilaren 1etik 3ra gauzatuko da.
Martxan da Urretxun Urrelur XXVI. Mineralogia eta Paleontologia Astea. Ikastetxeentzako eta interesa duen ororentzako gaurtik hasita bisita gidatuak egiten ari dira asteburura bitartean Urrelur museoan. Horrez gain, hiru erakusketa monografiko antolatu dituzte, Urrelur museoan, udaletxean eta Juan de Lizarazu erakusketa gelan daude ikusgai eta bulkanismoari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar Txema Hernandez adituak. Amaitzeko, aste honetako ekintza nagusia asteburuan burutuko da mineral, fosil eta harribitxiekin Ederrena pilotalekuan egingo den XXVI. azoka izango. Haurrentzako parkea ere antolatuko dute azokak irauten duen egunetan.
Gaurtik Urrelur museora bisita gidatuak egiteko aukera zabalik dago. Miren Castillo kultura teknikariak azaldu duenez, Urrelurren mineralen eta fosilen bilduma garrantzitsua gordetzen da, «1.500 piezatik gora» dituena. Fosilei dagokienez, aro geologiko guztiak daude ikusgai. Mineralak, aldiz, talde kimikoetan sailkatuta daude «dituzten ezaugarriak eta erabilerak» azaltzeko. Astean zehar ikastetxeentzako eta taldeentzako bisitak izango dira. Asteburuan berriz, «nahi duen guztiarentzat izango ditugu ateak zabalik». Azaroaren 1etik 3ra 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Asteazkenean, Txema Hernandez adituak Bulkanismoa Euskal Herrian Itsaspeko murgilketak gakoen bila hitzaldia eskainiko du, 12:30ean Labeaga aretoan.
Ederrenak distira egingo du
Ostiraletik igandera egingo dute aste barruko ekimen garrantzitsuena: Urrelur mineralen, fosilen eta harribitxien azoka. Estatu guztitik etorritako «34 bildumagilek hartuko dute parte» azokan, eta bertan «mineralak, fosilak eta harribitxiak erosteko, trukatzeko eta ikusteko» aukera ez da faltako. Urretxuko azoka erreferente bihurtu da mineralen eta fosilen munduan. Bertako azokak berezitasunik badu «harri gehienak naturan aurkitzen diren bezala erakusten eta saltzen» direla da, gutxi dira landutako harriak, «%20 erakusmahai bakoitzeko».
Azokan bertan harribitxien lanketari buruzko erakusketa egingo dute Gironatik datozen Josep M. Serranok eta Montse Baguek. Ostiralean 18:00etan eta larunbatean eta igandean 12:00etan eta 18:00etan. Azokaren osagarri haurrentzako Mineralogia eta Paleontologia parkea ere antolatuko dute Gernikako Arbola plazan. Historiaurreko pintura, urre biltzaileak eta aurkikuntza paleontologikoak egiteko aukera izango dute, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.