Alderdi guztiek 2014ko ordenantza fiskalen alde bozkatu dute
Zumarragako tasek eta zergek %1,5 igoko dituzte, aurreko urteetan baino gutxiago
Giro ona nagusitu da Zumarragako Udaleko osoko bilkuran. Agintaldia hasi zenetik lehenengo aldiz alderdi guztiek onespena eman diete 2014 urterako aurreikusitako ordenantza fiskalei. Orokorrean %1,5 igoko dituzte udalak zumarragarrei ezarritako tasak. Aurreko bi puntutik gorakoa izan da igoera. Mikel Serrano alkatearen hitzetan, «bi urteetan egindako ahaleginari esker udalak jaitsiera egiteko aukera dauka». Igoera beraz gain, ordenantza fiskal berrien ekarpen esanguratsuena hainbat arlotan ezarriko dituzten hobariak dira.
Hobari horien guztien berri bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide