Zumarragarrak Hawaii-ko Ironmanean laugarren egin du 55 eta 60 urte artekoen mailan; distantzia luzeko proba hamar ordu azpiko denboran bete du, beretzat hori aldez aurretik «pentsaezina» zela dio
Josetxo Mujikarentzat (Zumarraga, 1957) kirola suhiltzaile lanak uzten dion denbora librean «eguneroko zeregin bat da». Triatloiak egiten hasi zen 28 urterekin, eta orain 13 urte Ibizan (Balearrak, Herrialde Katalanak) bete zuen bere lehenengo Ironman-a. Azken urteotan proba laburragoak egiten aritu da, astebururo ia, han eta hemen. Orain proba luzeagoak eta gogorragoak egiten ditu, urtean lauzpabost aldiz. Horien artean dago Hawaii-ko (Ameriketako Estatu Batuak) Ironman-a. Lanzaroteko Ironman-ean (Kanariak), «sorpresa» hartu zuen aurreko maiatzean Hawaii-en lehiatzeko txartela lortu zuenean.
Zer da Ironman bat?
Triatloi bat da. Igeriketan lau kilometro inguru, txirrinduan 180 bat kilometro eta maratoia korrikan –42 kilometro–. Ironman-ean egiten duzun lana bakartia da, ezin duzu ondokoaren gurpilaren atzetik joan. Triatloietan aritu baino lehenago duatloiak egiten nituen, izan ere igerian banekien baina ez nintzen hain trebea. Urteen poderioz igeriketan hobeto moldatzen naiz. Hala eta guztiz ere, Ironman-ean igeriketa proba ez da txirrindu zein korrika probak bezain erabakigarria.Hawaii-ko Ironman-ak ba al du berezitasunik?
Ironman hori triatleten Meca da, han izateko dirua ez da nahikoa. Realarentzat Manchester-eko Old Trafford zelaian (Ingalaterra) jokatzea bezala da. Iaz Bolton-eko (Ingalaterra) Ironman-era joan nintzen, eta bizikleta matxuratu zitzaidanez ezin izan nuen proba amaitu. Arantza kentzearren, Lanzaroteko Ironman-ean parte hartzeko izena eman nuen. Zalantza egin nuen Hawaii-ra joateko txartela lortzeko bigarren sailkatu behar nintzelako, eta ez nuen erraz ikusten.
Elkarrizketa osoa bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.