Ostadarrek Mendizaleen Hiztegia aurkeztu du
Jonmikel Intsausti bi urtez lanean aritu da; hainbat adituren laguntza jaso du, baita Zintzo Mintzo euskara elkarteko kideen laguntza ere.
Atzo aurkeztu zuten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean Mendizaleen Hiztegia. Jonmikel Intsaustik egin zuen hiztegiaren aurkezpena Ostadar Mendi Astearen baitan. Hiztegia ostadar.org webgunean dago, eta 6.000 termino inguru jasotzen ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Ostadarreko kideek bi urte eman dituzte hiztegia egiten. Itsausti da hiztegiaren arima, baina laguntza asko jaso du hala adituen aldetik nola Zintzo Mintzo euskara elkarteko kideen aldetik.
Gaur, Baltistan fundazioaren hitzaldia dago Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 20:00etan, Ostadar Mendi Astearen barruan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide