Antio edo izoztutako mamuta
Ramon Ayerza arkitektoak ‘Santa Maria de la Antigua, Zumarraga’ liburua aurkeztuko du etzi.
Ramon Ayerza arkitekto donostiarrak Santa Maria de La Antigua, Zumarraga liburua aurkeztuko du etzi, 12:00etan, Antioko ermitan. Liburua Ayerzaren doktore tesiaren atal bat da, Zumarragako baselizari dagokiona. Lana Anton Arbulu Zumarragako alkate izandakoari esker argitaratu du Ayerzak, «berak egin zidan lana argitaratzeko gonbitea eta nik eskertu baino ezin diot egin». Baseliza «izoztutako mamut batekin» alderatu du Ayerzak, mendeak iraganda ere, ermitak Erdi Aroan zuen itxura berari eutsi baitio.
Albiste osoa bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide