Bihar 18:00etan hasiko da txapelketa Ederrena pilotalekuan; pistoa haragi xehatuarekin da prestatu beharreko jakia.
Urretxuko eta Zumarragako udalek gazteentzako XVIII. sukaldaritza lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa bihar arratsaldean jokatuko da, azken urteetan egin den moduan, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ekimena bi udaletako gizarte zerbitzuek antolatzen dute eta DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei dago zuzenduta.
Aurten prestatu beharreko jakia pistoa haragi xehatuarekin izango da. Hala, talde bakoitzak kalabazina, piper gorria, piper berdea, tipula, tomatea, haragi xehatua, baratxuria, perrexila, gatza, irina eta olioa izango dituzte aukeran.
Aurkezpena eta goxotasuna
Osagai guztiak antolatzaileek erraztuko dizkiete parte hartzaileei. Talde bakoitzak behar dituenak aukeratu beharko ditu, nahi duen kantitatean, baina ezinezkoa izango da etxetik ezer eramatea. Talde bakoitzak jakia prestatzeko behar dituen tresnak eraman behar ditu. Epaimahaiak aurkeztutako jakien aurkezpena eta goxotasuna baloratuko ditu, errezeta bera baino gehiago.
Parte hartzaileek ordu eta erdiko epea izango du, 18:00etan hasita, platera prestatzeko. Ondoren mahaiak garbi eta txukun utzi beharko dituzte. Hiru ikastetxeetako 19 taldek eman dute izena jada. Neskez eta mutilez osatutako lauko taldeetan antolatuta arituko dira.
Plater onena prestatzen duen taldearentzat 250 euroko saria izango da, eta bigarrenarentzat 150 euroko beste bat. Gainera, partaide guztien artean lau pendrive zozketatuko dituzte eta tupper-ak ere banatuko dituzte, bakoitzak prestatutako jakia etxera eramateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.