Langileek etxez etxeko laguntza babesteko eskatu diote udalari
Zumarragako etxez etxeko zerbitzua kudeatzen duen enpresak zorrak ditu langileekin.
Atzo Zumarragako udaletxeko areto nagusiaren aulkiak ez ziren hutsik egon. Etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen duten langileak bertan izan ziren, osoko bilkuran beren lanpostuekin lotutako gai bat landuko zutelako. Gai zerrendan etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratuaren lagapenaren alde bozkatu zuten zinegotzi guztiek. Langileak beren egoera azaltzea joan ziren; bide batez, udal gobernuari zerbitzu honen aldeko apustua eskatu zioten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide