Zelai Arizti aretoan egingo dute Antigua Abesbatza Lehiaketa abenduaren 7an
Lorenzo Ondarra musikagile nafarraren piezak kantatuko dituzte lehiatuko diren lau haur-abesbatzek
XV. Antigua Abesbatza bi aldaketa nagusirekin dator. Alde batetik, udaberritik udazkenera aldatu dute hitzordua eta abenduaren 7an egingo dute. Bestalde, neguaren atarian egingo dutenez, Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da Antio baselizan izan ordez. Jose Mari Ayerdi lehiaketaren zuzendariak esan duenez, «lehenengo urtea da lehiaketa Antion ez dela egiten». Abesbatzen Sari Handia baino ez dute jokatu Zelai Arizti aretoan. Aurtengo lehiaketan haurrek osatutako abesbatzak lehiatuko dira: Las Veredas (Madril), Crescendo (Gasteiz), Iruñeako Orfeoiaren Eskolania (Iruña) eta Gaudeamus (Bizkaia).
Informazio gehiago bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide