Mintzodromoa egiten ari dira Urretxuko udaletxeko sarreran
50 lagun inguru bildu dira ekimenera Euskararen Egunaren harira.
Gaur mintzodromoa egiten ari dira Urretxuko udaletxeko sarreran Euskararen Egunaren harira. 50 bat lagun elkartu dira euskara hartu eta emateko. Urretxuko eta Zumarragako Udal Euskaltegiak eta udaletxeetako euskara sailek antolatutako ekimena da. Oihane Zabaleta Urretxuko alkatea eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea bertan izan dira. Zabaletak euskaraz egiteko “ondoan entzungo eta hitz egingo dizun norbait baino ez da behar” esan du.
Horrez gain, datorren asteartean, Euskararen Egunean ekintza bat baino gehiago egongo da Urretxun eta Zumarragan, besteak beste: Ikastolako 3 urtetik gorako ikasleek flashmob bat egingo dute lizeoan (11:30) eta Dendetan, Euskara + BEZ lehiaketan sariak banatuko dituzte Zelai Arizti kultur etxean (13:30).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide