Salameroren Japoniako poemak mintzagai izango dituzte irakurle taldean
Zumarragako eta Urretxuko irakurle taldearen bilera etzi izango da Zelai Arizti kultur etxean, 19:00etan
Ikasturtearen martxari jarraituta, Urretxuko eta Zumarragako euskarazko irakurle taldea hilean behin biltzen da. Solasaldiaren tokia txandatu egiten dute Urretxu eta Zumarraga artean. Zelai Arizti kultur etxean elkartzen ari dira orain. Etzi dute hurrengo hitzordua, eta zinez berezia izango da irakurleek Zumarraga bertako poeta baten lana irakurrita eramango baitute. Andoni Salameroren Japonia: poesiaren sumendi ezkutua poema liburua izango dute, hain zuzen, mintzagai. Liburuak Martin Jauregialzoren irudiak ere biltzen ditu. Bi egileak solasaldian izango dira, 19:00etatik aurrera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide