Aurrekontuak ez dituzte alderdi guztien adostasunarekin lortu, PSE-EEk eta PPk eman diete onespena
Zumarragan aurrekontuei buruzko osoko bilkurak Gabonen atarian izan ohi dira urtero. Hastear dagoen urteari dagozkion aurrekontuak aurkezteaz gain, udal gobernuaren kudeaketari buruz jarduteko bilkura izan ohi da eta hala izan zen atzokoa ere. 2014ko aurrekontuak onartu zituzten hiru ordutik gorako eztabaida baten ondoren. PSE-EEk eta PPk aldeko botoa eman zieten, EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren eta Bildukoek kontra bozkatu zuten. Datorren urteko aurrekontua 13 milioi eurotik gorakoa izango da eta inbertsioak izango dira nagusi.
Zumarragako 2014ko aurrekontu orokorrek gora egin dute azken urtekoekin alderatuta. Agurtzane Basabe kontu-hartzaileak arrazoia azaldu du, «2009tik Foru Funtsa ordaintzen aritu gara. Dagoeneko amaitu dugu ordainketa eta milioi erdi euro inguruko haize freskoarekin osatu ditugu aurrekontuak». Basabek aurrekontuak «indartsuak» izan daitezen beste bi arrazoi eman ditu: «Azken urteotan ohiko gastuari eutsi diogulako aurrezki pixka bat ere bagenuen eta mailegu bat ere jarri dugu inbertsioak burutu ahal izateko». Maileguari buruzko ñabardura bat egin du, «beharbada aurreztutakoarekin moldatu ahal izango gara eta mailegua ez dugu erabiliko».
Inbertsio nagusiak eta alderdien adierazpenak bihar Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.