'Amaren eskuak' emango dute bihar Zelai Ariztin
Aurten ekoitzi den euskarazko film luze bakarra Zintzo Mintzoren eta Butak21en elkarlanari esker ikusi ahal izango da Zumarragan
Zintzo Mintzo euskara elkarteak eta Butak21 zineklub taldeak emanaldi berezia egingo dute bihar. Euskara eta zinea uztartuta, Amaren eskuak pelikula eskainiko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:15ean. Elkarlan horri esker, aurten Euskal Herrian egindako euskarazko film luze bakarra ikusteko aukera izango da Zumarragan. Butak21 zineklubak udazkenean zehar eskainitako zikloari amaiera emango dio Amaren Eskuak filmaren emanaldiak. Ohi baino pelikula gutxiago eskaini dituzte bukatzear den ziklo honetan. Aurrekoetan pelikula klasiko baten emanaldiarekin amaitu badute zikloa, oraingoan Zintzo Mintzoren eskutik euskarari tokia egin diote Butak21 zineklub taldekoek. Filma ikusteko sarrerak ohiko pelikulen prezioan salduko dituzte Zelai Ariztiko leihatilan; 4 euroan. Bonuak ez du balioko film horretarako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide