Aspirazio bidezko garbiketa egin diote, pipien aurkako tratamendua eman, eta afinatu egin dute.
Urretxuko Tourseko Martin Deunaren elizako organoak garai bateko soinua eta itxura berreskuratu ditu. Urteen joanen ondorioz musika tresnaren makineria hondatuz joan da, eta zenbait berrikuntza lan egin behar izan dizkiote guztiz hondatu aurretik. Lanak Del Campo y Turanzas Organeros Otxandioko enpresak egin ditu urria eta azaroa bitartean, eta 20 bat egunez luzatu dira.
Alejandro Turanzas, Del Campo y Turanzas Organeros enpresako kideak esan duenez, Tourseko Martin Deunaren elizako organoa 60. hamarkadan egindako musika tresna da. Baina daukan berezitasun nagusia «materialen zati handi bat, hoditeria eta kutxari dagozkionak, 1890eko organo batekoak» direla da.
Organoan hondatuen aurkitu dituzten piezak hauspoak izan dira, «behin behinean konpondu ditugu, baina hemendik 7-10 urtera berriz hondatuko dira», zehaztu du. Gainerakoan, «aspirazio bidezko garbiketa orokor» bat egin zaio, tutu guztiak desmuntatu eta gero. Egurrezko piezetan «pipiaren aurkako tratamendu» bat ere eman zaio eta hoditeria guztia garbitu dute. Garbiketa lanak amaituta, «tutuz tutu organoaren harmonizazio lanak» egin dituzte, behar bezala afinatuta uzteko. Amaitzeko «organoari azterketa pneumatiko-mekaniko orokor bat» egin diote.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.