La Salle, Gainzuri eta Iparragirre institutuko 150 ikaslek eta Aterpe elkarteko 12 emakumek egin dituzte eskulanak.
Urretxuko Udalak Gabon garaian herriko kaleak atontzeko apaingarri jasangarriak baliatu ditu aurten ere. Jon Altolagirre zinegotziak adierazi duenez «2011tik udala kontsumo arduratsuaren eta birziklapenaren inguruan» egiten ari den gogoetaren inguruko emaitzetako bat da.
Zinegotziak esandakoaren arabera, apaingarriak «La Salle eta Gainzuri ikastetxeetako eta Jose Mari Iparragirre institutuko ikasleek eta Aterpe elkarteko emakumeek» egin dituzte, Arazi Ingurumen Heziketa Proiektuak enpresako kideen laguntzarekin. Ekimena iaztik errepikatzen den arren, baditu aurten berrikuntzak, «batetik Aterpeko 12 emakumeek egindako lanak proiektura batzea, eta bestetik, led bidezko argiak apaingarriekin» uztartu izana.
Metodologia «erraza»
Aurten, material ezberdinak berrerabiliz pazko loreak egitea izan da ikasleen lana. Nerea Ibañez, Arazi enpresako kideak argitu duenez, «guztira 150 bat ikaslek hartu dute parte eta etxetik ekarritako plastikozko 300 bat botila» erabili dituzte. Proiektu hau Eskolako Agenda 21aren barruan landu dute eta, batez ere bi kontzeptu uztartzen ditu: «Ingurumenarekiko errespetua eta parte hartzea».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.