Urretxuko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Irimoko parte hartze prozesua eta EUROPAN lehiaketa diru laguntzeko 40.000 euroko lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du udalbatzak.
Abenduko osoko bilkura ospatu zen atzo Urretxuko udaletxean. Udalbatzari aurkeztutako puntu guztiak onartu zituzten, gehienak aho batez, eztabaida sortu zuen gairik izan bazen ere.
Aurreko batzarraldietako aktak eta alkatearen ebazpenak onartu ondotik, Urretxuko udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmen bat onartzeko proposamena aurkeztu zion udal gobernuak udalbatzari. Lankidetza hitzarmen hau ITTEN foru sozietate publikoaren bitartez egitea proposatu zuten, eta oinarrian, Irimoko parte hartze prozesuaren bitartez EUROPAN lehiaketara aurkezteak suposatu dituen gastuei aurre egiteko, 40.000 euroko diru laguntza eskuratzea izan da helburu nagusia.
EUROPAN lehiaketa arkitekto gazteei zuzendutako Europa mailako lehiaketa bat da. Aurkeztutako guztien artean 32 arkitektok aukeratu dute Irimo gunean euren proiektua lantzea eta horietatik 5ek sari garrantzitsuak jaso dituzte.
Hitzarmena aurrera atera zen
Diru-laguntza eskuratzearen truke, Urretxuko Udalak hainbat konpromiso hartu ditu bere gain lankidetza hitzarmen honen bitartez, besteak beste “EUROPAN programaren barne, ideia lehiaketaren oinarriak ezartzeko Irimo eremuaren potentzialtasun eta aukerak zehaztea” eta behin programa amaitu eta gero, “emaitza diren proiektuak Gipuzkoako beste udalerrietan lan eredu aplikatzeko eskuratzea”.
Eztabaida luzea sortu zuen proposamenak alderdi politikoen artean. EAJ ez zen bat etorri Irimoko parte hartze prozesuarekin, eta gune hori soilik erabilera industrialerako utzi behar dela esan zuen, ondorioz kontra bozkatu zuen. PSE-EEk ere aurka bozkatu zuen eta H1!-ek hitzarmeneko zenbait punturekin guztiz ados ez zegoela esan zuen, baina helburua 40.000 euroko diru-laguntza lortzea zela azpimarratu zuen, eta hortaz abstenitu egin zen. Bilduren aldeko 6 bozka, EAJ eta PSE-EEren kontrako 6 bozka eta H1!en abstentzioari esker eta alkatearen kalitatezko botoarekin aurrera atera zen proposamena.
Beste gaiak aho batez
Gainontzeko puntu guztiak aho batez onartu zituzten alderdiek. Eskubide eta betebeharren deuseztapena, udal ondasun eta eskubideen inbentarioari onespena ematea, adinekoen aldeko manifestuari atxikimendua ematea, desjabetzeak direla eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmena eguneratzea, La Salle Legazpi ikastetxean udal ordezkariaren aldaketa eta batzorde informatiboen aldaketa onartzea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.