Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Urretxuko enpresa batean lapurtzeagatik
Ertzaintzaren iturrien arabera 25 eta 42 urteko bi gizonezko dira atxilotu dituztenak. Atxiloketa gaur goizaldean gertatu da Antzuolan.
Ertzaintzak 25 eta 42 urteko bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean Antzuolan, Urretxuko enpresa batean kobrezko kableak eta xaflak lapurtzea egotzita. Lapurtutako materiala -sekzio handiko kobrezko mahukak eta material bereko xafla metalikoak- garraiatzen ari ziren Antzuola inguruan furgoneta batean, atxiloketa gertatu den unean.
Gaur goizaldeko laurak inguruan, furgoneta susmagarri bat ikusi dute Zumarragako ertzain-etxeko agenteek Urretxuko udalerrian. Ertzainek gelditzeko eskatu diote ibilgailuari, baina ihesi atera da. Minutu batzuk geroago, Bergarako mugapeko patruila batek furgoneta hori atzeman du Antzuolako udalerrian, eta bi bidaiariak identifikatu ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide