Aurten harrera bikaina izan duen lehiaketan emozioa azken unera arte mantendu da antolatzaileen esanetan.
Naroa Alonsok, Oihana Pastrianek eta Lorea Arbuluk osatutako Kat taldeak irabazi du aurtengo Mingainluze lehiaketa. Antolatzaileek esan dutenez, «final estu eta borrokatua» izan da edizio honetakoa eta «emozioa azken unera arte» mantendu dute talde parte hartzaileek. Azkeneko ariketa, Zer da zer izenekoa «erabakiorra» izan da. Izan ere, talde irabazleak saio osoan zehar puntu gutxi batzea lortu bazuen ere «amaierako ariketan gora egitea lortu eta lehiaketa irabaztea» lortu dute.
Igandean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren finala Urretxuko Labeaga aretoan. Guztira zortzi dira aurten euren indarrak azken saio honetan neurtu behar izan dituzten taldeak, «kanporaketetan aurrera egitea lortu duten taldeak», hain zuzen.
Zortzi talde lehian finalean
Talde irabazleaz gainera ondo hauek aritu ziren igandeko finalean: Aupa gu 2 (Mikel Cruz, Markel Lazaro, Aitzol Uli), Las plus (Ane Emparanza, Maddi Urbizu, Izaro Torres), Triku (Maddi Agirrebengoa, Pello Biain, Marta Ibarzabal), Sexinbolak (Iñaki Mendiluce, Ander Viedma, Luken Uribesalgo), Winner girls (Eider Rueda, Nalaya Sedano, Joane Fabián), Explosion (Malen Badiola, Brandy Peñagarikano, Iune Gurrutxaga), eta Zer da zer? (Nerea Rico, Maialen Lapizondo, Arritxu Etxeberria).
Finaleko lehia estuaren ondoren, Zer da zer? taldearentzat izan da bigarren postua eta Trikurentzat hirugarrena. Hain zuzen, Triku eta Aupa gu 2 taldeak aritu ziren saio osoan zehar sailkapenaren buruan, baina aurretik esan bezala, azkeneko ariketak ustekabeko iraulia eman zion lehiaketari. «Emozioa izan genuen amaierara arte eta bukaera oso polita izan da Mingainluzerentzat», esan dute antolatzaileek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.