Sekundino Esnaola kaleko espaloia zabalduko dute
Hamarretik sei aparkaleku kenduko dituzte, eta zamalanak egiteko gunea utziko dute
Sekundino Esnaola kaleko espaloia zabalduko dute, eta zamalanak egiteko sail bat utzita, beste aparkalekuak kendu egingo dituzte. «Zamalanen eremua aparkaleku gisa erabili ahal izango da gauez. Aparkalekuak kentzen ditugula badakigu, baina geltoki intermodaleko aparkalekuak gertu daude», esan du alkateak. Espaloia zabaltzeko lanei ekiten dienean sei aparkaleku kenduko ditu udalak Sekundino Esnaola kalean. Serranok geltokiko aparkalekuak aipatu ditu ordezko bezala, baina haietan ordaintzea ezinbestekoa dela gogoratuta, alkateak honakoa esan du: «Egia da, haietan ordaindu egin behar da, baina deskontu bereziak daude ordaintzeko erraztasunak emateko».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide