Antzine Biainek Palestinari buruz egindako dokumentalaren prozesua azaldu du
Zumarragarrak Ekialde Hurbileko herrialdeari buruzko bi lan egin ditu, orain bigarrena erakusten ari da Euskal Herriko hainbat herritan zein hiritan
Qalbi da Antzine Biain (Zumarraga, 1967) Palestinari buruz egindako bigarren dokumentalaren titulua; qalbi hitzak nire bihotza esan nahi du arabieraz. Biainek palestinarren «erresistentzia gaitasuna» betidanik miretsi duela dio. Dokumentalean hango eguneroko bizitza kontatu du. Palestinarrek eskaera bat egin ziotela dio, «europarrei etortzeko esan, hemen gertatzen ari dena bertatik bertara ikus dezaten». Dokumentala egin eta orain Euskal Herriko hainbat herritan zein hiritan erakusten ari da, palestinarren ahotsa zuzenean entzun dadin.
Erreportaje osoa bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide