Aurrera begirako proposamenak ere adostu nahi dituzte, eta ‘otamotz.eus’-en aro berriaz hitz egingo dute.
Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkarteak urteko batzarra egingo du ostiralean. Zuzendaritza berriak martxa hartu zuenetik hiru urte igaro direla eta, elkartearen aro berriaz hausnartuko dute ostiraleko bilkuran. Bide batez, 2014ari begira dituen asmoen berri ere emango die zuzendaritzak elkarteko bazkideei, eta tartean etzi martxan jarriko den otamotz.eus atari berrituaz ere arituko dira.
2011n hartu zuen elkartearen ardura zuzendaritza talde berriak, eta ordutik bertako kide da Aitor Lizarazu zumarragarra. Lehenengo urte hura «trantsizio urte» modura planteatu zuten, eta helburu nagusia «Zintzo Mintzo Urretxuko eta Zumarragako taldeentzako topagune izaten jarraitzea» izan zen. Atzera begiratuta «maila berean» jarraitzen dutela aitortu du Lizarazuk, «ditugun helburuetan ez dugu gora egin, baina indar gehiago behar dugu».
‘Otamotz.com’-en aro berria
Aurrekoaren balorazioa egiteaz gainera, 2014ari begira dituzten asmoen berri ere eman nahi diete bazkideei. Zuzendaritza taldeak bere proposamena eramango du bilerara, baina «bazkideen ekarpenak ere jaso nahi ditugu asmoak guztien artean adosteko». Helburu nagusien artean orain arte egindako bideari jarraipena ematea izango da bat. Dena den, ateak irekita daude, batez ere «berritzera edo guri pentsaraztera datozen ideiei», gaineratu du Lizarazuk. Bilera Urretxuko Aizpurunea kultur etxean izango da, etzi 19:00etan hasita.
Etorkizun laburrari begira, ostiraletik aurrera otamotz.eus atariak «aro berri bati» ekingo diola aurreratu du Lizarazuk. Hain zuzen, web gune berritua eta aurrera begirako asmoak azaltzeko bilera egingo dute herriko elkarteekin, gaur 18:30ean hasita. Itxura aldaketa bat emango zaio, eta «Goierriko Hedabideaken gainerako web guneen plataformarekin bat egingo du». Atariaren eginkizuna «euskaldunak elkartzekoarena» da eta horregatik, Zintzo Mintzorentzat «estrategikoa da» Urretxu eta Zumarragarentzat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.