Zumarragako osoko bilkuran kaleak garbitzeko hurrengo esleipena Urretxurekin batera ez egitearen aldeko botoa eman dute PSE-EEk, PPk eta EAJk; Bilduko zinegotziak abstenitu egin dira. Azken esleipena elkarrekin egin zuten Urretxuko eta Zumarragako udalek, baina Mikel Serrano Zumarragako alkatearen hitzetan, «zerbitzua Zumarragan ez da guztiok nahi genuen modukoa izan». Dena dela, «erabakia Urretxurekin adostu» dutela azpimarratu du Serranok.
Udalak prestatutako baldintza orrien arabera kale garbiketa zerbitzuaren esleipena 517.000 euroan egingo dute; kopuru horri BEZ zerga gehitu behar zaio. Herenegungo osoko bilkuran Fernando Fariñas Zumarragako lan publikoen zinegotziak hitza hartu zuen, garbiketa zerbitzuan egingo dituzten aldaketak azaltzeko: «Langileentzat ez da aldaketarik egongo; guztiek beren lanpostuak gordeko dituzte. Zerbitzua optimizatzeko aldaketak egingo ditugu eta garbitzeko gehiago erabiliko dugu ura». Udalak ordaintzen duena %5 jaitsiko da aldaketa hauekin guztiekin.
Bide batez, Fariñasek garbiketa guneak bi alorretan sailkatu dituztela adierazi zuen, «gune batzuetan mantenu lanak egingo dira etengabean, eta beste taldean farola garbiketa zein larunbateko azokako zaborra jasotzeko edukiontziak jarri eta kentzeko lanak».
Lucia Okariz idazkariak zerbitzuaren gaineko azken xehetasunak eman zituen: zerbitzu berria apirilaren 1ean jarriko dute martxan eta prezioan ez dute bi urtean igoerarik egingo; ondoren, urte bakoitzari dagokion KPI igoko dute.
Kaleko pintaden arautegia
Iñigo Peñagarikano EAJko bozeramaileak jeltzaleek aldeko botoa emango zutela aurreratuta ere, kale garbiketa nork bere aldetik egitearen inguruko iritzia eman zuen: «Atzerapena da Urretxurekin egiten den elkarlanean, eta kezka sortzen digu», esan zuen.
Bilduko Xabier Barriolak koalizioak kale garbiketaren esleipenari buruzko informazioa aurreko ostiralean jaso zuela esan zuen. Hala, «behar bezala aztertzeko denborarik izan ez» dutela eta, abstenitu egin ziren. Barriolak, halere, «pintadak kentzeko irizpideen puntuak atentzioa eman» ziola gehitu zuen, «gobernuan dagoen taldeak erabakitzen duelako zer jarri eta zer kendu daitekeen». Barriolak gaiari buruzko udal arautegi bat eskatu zuen.
Mikel Serrano alkateak arautegi bat egon badagoela erantzun zion: «Pankartak jartzeko baimena eskatu egin behar dela dio arauak». Alkateak herriaren garbitasuna lehenetsi zuen, eta «bakoitzak bere ideiak adierazteko modu asko» dagoela erantsi zuen: «Garai batean udalak dirua ordaindu behar izaten zuen pintadak kentzeko», zehaztu zuen.
Pintaden harira udalbatzako alderdi guztiek adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuten osoko bilkuran. Adierazpen horretan abenduaren 29an Zumarragako kaleetan PPren kontra agertutako pintada batzuen berri eman zuten.
Alderdi guztiak pintaden kontra azaldu ziren adierazpen horren bitartez eta Begoña Pereira PPko zinegotziari bere elkartasun osoa erakutsi diote. Pereirak elkartasun hori eskertu zuen.
PPren kontrako pintadak
Adierazpena talde guztien adostasunaren isla izan bazen ere, Mikel Serranoren hitz batzuek EAJko bozeramailearen haserrea piztu zuten. Serranok, hitz horietan, adierazpena bere modura berretsi zuen, eta Peñagarikano jeltzaleak adostasuna apurtu izana egotzi zion: «Badakizu hizki bakoitza adostu behar izan dugula eta egin duzun horrekin hitzarmena apurtu duzu». Barriolak Peñagarikanorekin bat egin zuen eta «ez da adostu duguna» esan zion alkateari. Serranok barkamena eskatu zuen.
Abortuaren legearen kontrako mozio bat ere aurkeztu zuten herenegungo osoko bilkuran. PPk ez beste alderdi guztiek Espainiako gobernuak aurkeztutako legearen kontra egin zuten mozioaren bitartez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.