Urretxuko eta Zumarragako Mairi emakumeen elkarteak urteko batzarra egin berri du, egindakoaren balorazioa egin eta aurrera begira dituzten asmoei erreparatzeko. Mari Carmen Diez lehendakariaren hitzetan 2013ko balorazio «positiboa» egin du zuzendaritzak. Elkarteko bazkideak «pozik» daudela eta «askotariko ekintzak» prestatzen dituztela gaineratu du. 2014ari begira ildo beretik jarraitzeko asmoa agertu dute, «horrenbeste urteren ondoren ideia berriak izatea zaila» dela aitortu du Diezek, baina proposamen berrientzako ateak irekita dituztela gehitu du.
Mairi orain 25 bat urte sortu zen, batez ere «emakumeentzako topaleku izateko asmoarekin». Ordu hartan, 30 bazkiderekin hasi zuen bere ibilbidea elkarteak, eta «hitzaldiak, ikastaroak eta irteeraren bat» antolatzen zituzten. Denborarekin elkartea haziz joan da zentzu guztietan, «egun 180 bat bazkide» dira guztira eta antolatzen dituzten ekintzak ere biderkatu egin dira.
Antolatzen dituzten ikastaroak askotarikoak dira: «Sukaldaritza, patchwork, josketa eta dekorazio tailerrak, eskulanak, yoga…». Gainera, hileko lehenengo ostiralean kafe tertulia antolatzen dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean eta hitzaldi bat hilero, Urretxuko kultur etxean, «hileko hirugarren astearteetan izan ohi da». Hain zuzen otsailaren 11n izango da hurrena, Nola bizi daitezke hiru belaunaldi pentsiodun baten soldatarekin izenburupean. Martxoari begira Emakumeen Astea ere antolatu dute: «Aurten martxoaren 3tik 9ra izango da, antzerkia, hitzaldiak, irteera, afaria eta Xera sariaren banaketa ekitaldia izango ditugu», zehaztu du Diezek.
Gizonezkoentzat ere bai
Emakumeen elkartea izanagatik, gizonezkoak ere ari dira pixkanaka taldera gerturatzen. «Bazkide egin berri da 45 bat urteko gizon bat, josten ikasten dabil orain, baina patchwork-a egitera iritsi nahi duela dio». Ez da kasu bakarra, dena den. Gainera gehienek uste dutenaren kontra, «neska gazte asko ere badauzkagu elkartean». Mairiko bazkide egiteak urtean 10 euroko kostua du eta nahi duenarentzat ateak zabalik daudela jakinarazi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.