‘La vida de Adele’ filma gaur, zineklubean
Gaur, 22:15ean, La vida de Adele pelikularen emanaldia egingo du Butak21 zineklub taldeak. Ia hiru orduko iraupena dauka filmak, baina Julen Arakama zineklubeko taldekidearen arabera, «merezi du». Abdellatif Kechiche zuzendariak Julie Marohren El azul es un color cálido eleberri grafikoa egokitu du, eta ikusleei Adelen bizitza ikusi baino, bizitzeko aukera emango die.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide